Sukaldaritzaren esentzia, produktu bikainetan eta sasoiarekiko errespetuan oinarritua, Iker eta Jon Mentxakaren ikuskaritzapean. Hondartzape artisau-sukaldaritza da, minimalista, funtsezkoa eta Euskal Herriko parrilla tradizionala errespetatzen duena.
Estilo garbia, zintzoa, sustraiak eta bikaintasunaren luxua berreskuratzen dituena. Arrainik onenaz gozatzeko leku aparta. Kontu handiz hautatutako piezak gure adierazpide den parrillan prestatuak.
Produktu paregabea, jasangarria eta sasoikoa. Bereziki errespetatzen ditugu produktuen etenaldiak eta ziklo biologikoak, gure itsasoaren oparotasuna eta kalitatea zaintzeko.
Konprometituta gaude gure ingurunearen zaintzarekin; beraz, gure plateretan gure lurraldearen interpretazioa eskaintzen ahalegintzen gara. Ura, sua eta txingarrak pizten dituen airea, eta den-denaren jatorria: ITSASOA.
Astondon, Gorlizko hondartzaren amaieran, historia luzea egin ondoren, Hondartzape gure jaioterrira lekualdatu genuen 2020an: Plentziara.
Orain, Erribera kaleko eraikin historiko batean gaude, horrexetarako zaharberritu ondoren. Plentziako itsasadarra da nagusi euskal parrillaren funtsa ezagutzeko aukera eskaintzen duen aretoan, inguru pribilegiatu eta paregabe batean.